Euskal mitologiako dama da Mari, denbora eta eguraldiaren jabe den pertsonaia. Lagun asko ditu, eta sarri joaten da haiek bisitatzera, baina, egun batean, Baztan (Nafarroa) aldera abiatuko da, eta eguzki lorea izango du faltan. Hori da Iruñeko planetarioan bihar egingo duten emanaldiaren abiapuntua. Haurrak eguzki lorearen bila abiatuko dira, Marirekin, eta, haren eskutik, istorio ugari ezagutuko dituzte, lagun berriak egin bitartean. Saioak bigarren zati bat ere izango du, eta, bertan, astronomian jarriko dute arreta: eguneko zerua ikusteko aukera izango dute. Ordubete iraungo du saioak, eta, parte hartzeko, sei euro ordaindu beharko dute.
'Non dago Eguzki lorea?'
Gaur, 17:00etan hasita, Iruñeko planetarioan.