Musika
                        
            
        Txalaparta doinuak Udalatxen
    Ttakun txalaparta taldeak eta Besaide mendizale elkarteak elkarlanean antolatuta, Udalatxparta jaialdia egingo dute gaur Udalatx mendian (Arrasate, Gipuzkoa). 10:30ean izango da irteera, Udalako parkingetik, eta 11:30etik aurrera txalaparta saio libreak eta hamarretakoa izango dira gailurrean. 11:45ean, berriz, Udalatxeko tontorraren historia azalduko dute mendizale elkartekoek. Ttakun txalaparta taldeak 30 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietako bat da. Arrasatearrei adi egoteko eskatu diete, 12:00ak aldera herrian txalaparta doinuak entzuten ote dituzten ikusi eta sare sozialen bidez horren berri emateko.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            