Moda
Erdi Aroko jantzien historia
Erdi Arora egingo dute atzera igandean, Muñatones gazteluan (Muskiz, Bizkaia), jantzien bitartez. Otsolur elkarteko Ainhoa Gomezen eskutik, XI. mendetik XV. mendera emakumezkoen jantziek izan zuten bilakaera ikusi ahal izango da. Gomezek emakume nobleek erabiltzen zituzten jantzi, oihal eta bestelako osagarrien esanahia erakutsi eta azalduko du. Emakume horiek jarduera sozialetarako erabiltzen zituzten jantziak izango dira erakusgai. Igandean izango da ekitaldia, 12:00etan hasita, eta ordubete inguru iraungo du. Interesa duenak izena eman beharko du aldez aurretik: elpobal@bizkaia.eus helbidean edota (0034) 629-27 15 16 zenbakian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu