Gaztenpresak 504 lanpostu sortzen lagundu du

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Ospakizunekoa izan behar zuen urtea «urte gogorra eta berezia» izan da Gaztenpresarentzat. Laboral Kutxak enplegua sustatzeko sortutako enpresak 25 urte bete zituen 2020an, baina ez zuen ospatzeko askorik aurkitu, «giro ekonomiko eta sozial oso larria» topatu baitzuen. Horren erakusgarri da laguntza eskaerak %64 txikitu zirela. Edonola ere, Gaztenpresaren funtsek 254 enpresa txikiren sorrera lagundu zuten, eta haiekin batera, 504 lanpostu.

2020ko memoriaren aurkezpenean, Ibon Urgoiti Gaztenpresako presidenteak gogorarazi du bere sorreraz geroztik fundazioak 6.000 enpresaren eta 10.800 lanpostu sortzen lagundu duela.

Azken urteetan bezala, zerbitzuetakoak dira iaz sortutako enpresa gehienak (%75), eta merkataritzakoak dira beste ia guztiak (%20). Bostetik bat izan da kooperatiba bat. Enpresa bat sortzen dutenen batez besteko adina 39 urtekoa da, eta %97 langabezian zeuden urratsa egin zutenean. Fundaziora babes bila doazenen artean, nagusi gizonak dira (%58), eta unibertsitate tituludunak (%84).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.