Gaixo baimena dutenak kaleratzea debekatuko du

2020ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Lan erreformaren erreforma hasiko du gaur Espainiako Gobernuak. Eztabaida gutxi sortuko duen atal bakar batekin hasiko da: bertan behera utziko du askotan gaixotzen den langilea kaleratzea baimentzen duen artikulua. Horrela, enpresek kanporatu egin ahal izan dituzte bi hilabetean zortzi egunetik gora gaixo egon direnak, baita urtebetean egunen %5etan gaixo baimenarekin izandakoak eta lau hilabetean %25 baimena izandakoak ere. Aspaldiko artikulua da hori,baina 2012ko erreformak ezabatu egin zuen neurri hori zabaltzea eragozten zuen muga: soilik absentismo indizea %2etik gora zuten enpresetan ezar zitekeen.

Lege dekretuz aldatuko du artikulua Espainiako Gobernuak, baina hori da, oraingoz, bere kabuz egingo duen moldaketa bakarra. Izan ere, 2012ko eta 2013ko lan erreformen puntu eztabaidatuenak elkarrizketa sozialaren bidez aztertu nahi ditu Madrilgo gobernuak. Lehenik, ultraaktibitatearen luzatzeari eta sektoreko itunen lehentasunari heldu nahi die Yolanda Diaz Lan ministroak, eta gero jorratu nahi du «gehiegizko» aldi baterako kontratazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.