Jaia

Lodifobiaren aurka, harrotasunez kalera

2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irailean, Ezin Kabitu kolektiboak Jatun lodiak, ezin kabitu izeneko jardunaldia antolatu zuen, eta, gaurko, egun osoko egitaraua antolatu dute Gasteizen, lodifobiaren aurkako aldarrikapenak lau haizeetara zabaldu daitezen. Kalejira lodia egingo dute 13:00etan, Bollerias plazatik. 17:00etan, batzarra egingo dute, Euskal Herrian etorkizun lodia nola gorpuztu hausnartzeko. 19:30ean, berriz, ekintza bat egingo dute Aihotz plazan, eta, gero, jai giroan amaituko dute eguna.

'Lodiok Harro' eguna

Gaur, 13:00etan hasita, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.