Oroimena
Anai Artearen parkea Senperen
Euskal Herriaren historia erakustea xede duen parkea inauguratuko dute gaur Senperen (Lapurdi). Anai Artea elkartearen azken lana izango da, amaitutzat eman baitute bost hamarkadako ibilbide luzea. Senpereko Helbarrun auzoko Zubiondon estreinatuko dute. Historialarien laguntzaz, 22 gai historiko bereizi dituzte, eta QR kode batzuek eginen dute lotura digitala historialarien lanarekin. 11:00etan hasiko da ekitaldia, eta autoak Intermarche saltokian uztea galdetu dute.
Anai Artearen parkea
Gaur, Senpereko Helbarrun auzoan (Lapurdi), 11:00etan.Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
