Gastronomia
Buzkantz jana Elorrion
Odolostearen inguruan antolatu dute bihar Elorrion (Bizkaia) egun bat osoa. «Jan-edana agortu arte» emango dituzte odoloste pintxoak, salda eta sagardoa eguerdian (12:00), eta herriko errugbi taldeari laguntzeko izango da batutako dirua. Bi txandatan antolatutako dastaketa bat egingo dute ondoren: Bizkaiko txakolina, gazta eta Elorrioko odolostea elkartuko dituzte dastaketan. Ipuin kontalariak izango dira, eta baita odoloste pintxo gehiago ere jaialdiarekin bat egin duten herriko tabernetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu