Jaialdia

Rock kontzertuak jostailuen truke

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gabonetako elkartasun jaialdiak indarrarekin jarraitzen du Hendaian, zortzigarren edizioan. IPK Iparraldeko Prod da bultzatzailea, eta argia da atzean dagoen filosofia: jostailu bat, sarrera bat. Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian egingo da asteburuan. Haurrentzako tailerrak, erakusketak, eta, batez ere, musika. Hainbat ikuskizun egingo dituzte gaur goizean, eta iluntzean hasiko dira kontzertuak: Forest Pooky, Heavy Heart, Stinky, Burning Heads eta Willis Drummond.

Olentzero Rock



Gaur eta bihar, Hendaian (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.