Osakidetzak dio emandako arta zuzena izan zela

2022ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ohar bidez baloratu dute NBEk indarkeria obstetrikoari buruz kaleratutako agiria. Gogorarazi dute 2015ean Donostiako epaitegiak epai batean adierazi zuela emakumeari ez zitzaiola «inolako kalte fisiko edo psikikorik» eragin, eta emandako arta protokolo medikuen araberakoa izan zela: «Egiaztatuta geratu zen pazientearen erditze prozesuan esku hartzen zuten profesional guztien jarduna zuzena eta arauetara egokitua izan zela». Halaber, jakinarazi dute ez dutela NBEren prozeduraren berri izan, eta azpimarratu lanean ari direla «kalitatezko arreta» eskaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.