Toledoko Itunean akordioa nahi dute CCOOk eta UGTk

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Laster hamar urte beteko dira Espainiako Kongresuaren eta Espainiako Gobernuaren akordioz pentsioen alorrean aldaketak egin zituztenetik. UGT eta CCOO sindikatuek beste akordio bat egiteko garaia dela esan diete Toledoko Ituneko alderdi politikoei, Gizarte Segurantzan hainbat aldaketa egin daitezen. Sindikatuek nahi dute sistemak duen defizitari aurre egiteko soluzioak adostea, koronabirusak sortutako egoera eta sistemaren berezko zuloa desberdinduz. 2013ko pentsioen erreforma aldatu eta pentsiodunen erosteko ahalmena lehengoratzea nahi dute, igoerak KPIra lotuz berriro. Horrez gain, oraindik indarrean sartu ez den jasangarritasun aldagaia erretiratzea exijitu dute. Neurri horren bidez, pentsioak apalagoak lirateke aurrerantzean, bizi itxaropena handitu delako aitzakian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.