Naziogintzak apirilean egun bat antolatuko du

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Errepublikaren Eguna antolatzeko lanetan dabil Naziogintza taldea; apirilaren 25ean izango da, Azpeitian (Gipuzkoa). 1931ko apirilaren 14an Espainiako Estatuan errepublika ezarri eta egun gutxira, Azpeitiko Udalak aho batez euskal errepublika aldarrikatu zuen, baita hainbat euskal udalek ere; Naziogintzak «oroimen historikoa berreskuratu» nahi du apirileko ekinbide horrekin, eta, era berean, euskal errepublikaren «beharra sozializatu» nahi du. Ehun mugimenduari eman dio bere asmoaren berri; ekitaldi mota desberdinak dira haiek antolatzen ari direnak, baina helburu bera dute, Naziogintza taldeak dioenez. 1931ko ebazpen hura onartu zuten euskal udalak apirileko egunera gonbidatuko ditu.

Naziogintza 2018an sortu zuten. Euskara eta euskalduntasuna ardatz dituen mugimendu independentista bat da, Euskal Herri mailakoa. Naziogintza.eus da haren webgunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.