Dieselaren amiltzeak eta SUVen modak CO2 isuriak handitu dituzte

Iker Aranburu.
2019ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Dieselaren gainbehera ez da Euskal Herriko kontua bakarrik. Europako Batasunean, 2017an baino 1,2 milioi diesel auto gutxiago saldu ziren iaz, eta joera horrek jarraitu egin du aurten —merkatu kuotaren %32 izan dute lehen hiruhilekoan—. Bigarren urtez jarraian, gasolina erretzen duten autoenak izan dira salmenten erdiak baino gehiago. Dieselaren krisiak ondorio garbi bat izan du, ACEA autogileen Europako patronalaren arabera: %1,8 karbono dioxido gehiago isuri zen iaz.

ACEAk ziurtatu du gasolinaren eta gasolioaren CO2 isurketen aldea txikitzen ari dela, baina artean «esanguratsua» dela dio, eta horregatik eskatu die bezeroei ez ditzatela alboratu «belaunaldi berriko» dieselak.

Bezeroek, ordea, dieselari bizkarra emateaz gain, CO2 isuriak handitu dituen beste joera bati eusten ari dira: noranahiko itxurako autoak saldoka erosten ari dira, SUV deitutakoak. Iaz EBn saldutako autoen herenak baino gehiago izan ziren mota horretakoa, eta hortik gora merkatu askotan. Hego Euskal Herrian eta Espainian, esaterako, aurten saldutakoen %45 izan dira. Auto arruntak baino handiagoak dira, pisutsuagoak eta aerodinamika gutxiagokoak, eta, oro har, erregai gehiago kontsumitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.