Melenchonek «etsigarritzat» jo du gobernu berria

2022ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gobernu berria eratu eta gutxira heldu ziren atzo oposizioko alderdiko buruen adierazpenak. Jean-Luc Melenchon LFI Frantzia Intsumisoko liderrak «erabat etsigarritzat» jo zuen gobernu berria, eta Bruno Le Mairek Ekonomia ministro jarraitu izana gaitzetsi zuen bereziki: «Bost urtez Frantziako industria zatikatu eta politika liberalak ezarri dituen gizonak segituko du», salatu zuen. Marine Le Pen ultraeskuindarrak, bestalde, «frantsesen mespretxutzat» jo zuen Ekonomia, Barne eta Justizia ministroek postuan segitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.