Noiz sortua: 2019-06-16 00:30:00

GEURE KONTU

'Italexit': lira jotzen duen mamu hori

Euro txanponak, Italiako irudiekin.
Euro txanponak, Italiako irudiekin. EBZ Tamaina handiagoan ikusi

Jon Fernandez -

2019ko ekainak 16

Bidean da, oraingoan badirudi baietz, Erromaren eta Bruselaren arteko buruz buruko talka: Europako Batzordeak martxan jarri du Italia gehiegizko zor publikoagatik zigortzeko prozedura. Zor publiko handienetan bigarrena dauka, BPGaren %132koa —Greziak baino ez dauka handiagoa: BPGaren %181—, eta batzordeak 3.500 milioi euroko isuna jar diezaioke zorra txikitzeko neurririk ez hartzeagatik. Legaren eta M5Sren koalizio gobernua isuna jasotzear egon zen azaroan ere, baina barkatu egin zioten, amore eman zuelako eta 2019rako aurrekontuetan murrizketa batzuk egin zituelako. Oraingoan, aldiz, desafio egin dio EBri, zorra pagatzeko euroaren ordezko diru bat sortzeko proposamenarekin.

Haren izena inork ahoskatu ez badu ere, italexit-aren mamua berriro hasi da pasieran Europako Batzordearen korridoreetan, lira jotzen.

Legak eta M5Sk ez dute bueltatu nahi dibisa zaharrera, lira italiarrera. Euroarekin hautsi barik, dibisa paralelo antzeko bat sortu nahi dute zor publikoaren hartzekodunei ordaintzeko —estatuaren hornitzaileei, azken batean—. Mini-BOT izena jarri diote sortu nahi duten ordainketa molde berriari, italierazko Buoni Ordinari del Tesoro-tik sortuta: Altxorraren Bonu Arrunt txikiak, berbaz berba. Funtsean, estatuak jaulkitako mini-bonuak izango lirateke.

Balio txikia izango lukete mini-BOTek, 5 eta 100 euro artekoa, eta erabili ahalko lirateke salerosketa arruntak egiteko estatuak kontrolatzen dituen negozioetan: besteak beste, treneko txartelak erosteko eta ENIko gasolindegietan erregaia ordaintzeko.

Ihesbide burutsua ala galbidea

Proposamena entzun ere ez dute egin nahi EBn: Mario Draghi italiarrak, EBZren pulpitutik, legez kanpokotzat jo du. Eta Italiako Gobernuan bertan aldeko eta kontrako sutsuak dauzka diru berriak. Guelfoen eta Gibelinoen azken bertsioa.

Claudio Borghi da mini-BOTaren defendatzailerik sutsuena; Legaren ekonomia aholkularia da, eta Italiako Diputatuen Ganberako Aurrekontuen batzordeburua. Hark sustatuta eskatu dio Diputatuen Ganberak gobernuari diru alternatiboa sortzeko. Baina Giuseppe Conte lehen ministroak eta Giovanni Tria Finantza ministroak atea itxi diote, «legez kanpokoa eta alferrekoa» delako. Gobernuak eztabaidatu ere ez ei du egingo gaiaz.

Diru alternatiboarena maisu jokaldi bat izan daiteke, edo eurogunea hausteko atzeko atea, nork eta nondik begiratu.

Italiako ekonomista batzuek uste dute ihesbide burutsu bat litzatekeela, euroguneak bazkideei kendutako tresna bat erabiltzeko balio dezakeelako, zeharka bada ere: diruaren balioa debaluatuz —mini-BOTa euroa baino merkeagoa litzateke— lehiakortasuna irabaztea zorpetzeari eta motelaldi ekonomikoari aurre egiteko.

Beste batzuek esaten dute ezinezkoa dela eurogunea hautsi barik beste diru bat sortzea eta hura debaluatzea. Nahi gabeko italexit baten arriskuaz ohartarazi dute. Uste dute, Erromako gobernuak eurotik irten nahi ez arren, dibisa berriaren aukerak letaginak zorrozten jar ditzakeela merkatuak. Izua zabalduz gero, arrisku saria igo daiteke —ari da—, eta gobernuaren likidezia kolokan jarri, eta banka ahula estualdian jarri. Horrenbestera iritsiz gero, nahi gabe, EBri erreskatea eskatu ala benetan eurotik irten erabaki beharrez egongo litzateke Erroma. Baina, oraingoz, mamu baten lira hotsak baino ez dira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Elkarrizketa digitala: Felix Zubia

«Ez du abisatzen: ez dakigu arin hasi denak gaizki bukatuko duen»

Arantxa Iraola

COVID-19 gaitzaren izurriari aurre egiteko aparteko zeregina dute, oro har, osasun arloko profesionalek, eta bereziki zainketa intentsiboetakoek, pazienterik larrienak artatzen baitituzte. Felix Zubia medikua zurrunbilo horretan ari da; ZIUko medikua da.

Ordiziako azoka neurri berezien artean egin da krisia hasi zenetik. / ©Jon Urbe, Foku

Azokak berriz irekitzeko eskatu dute 61 eragilek

Jon Ordoñez Garmendia

Azokak baimendu eta bultzatzearen aldeko adierazpen bat atera dute 60 eragile inguruk, ekoizleak, kontsumo elkarteak, talde ekologistak, sindikatuak eta alderdiak tartean. Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu duen erabakiarekiko desadostasuna agertu dute. Azokak debekatu baina saltoki handiak irekita jarraitzen dutela salatzen dute eta horrek atzean beste helburu batzuk egon ditzakeela pentsarazten diela. Zuzeneko salmenta eta saltoki txikiak lehenesteko eskatu dute eta azoken aldeko ekimenetan parte hartzera deitu dute.

Frantziako Polziaren kontrola Biriatuko mugan, artxiboko irudia ©Guillaume Fauveau

Kontrolak azkartuko dituzte Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat

Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira sartzeko baldintzak indartu ditu Frantziako Estatuak. 500 jendarme eta polizia arituko dira lanean pazko asteburuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna