Albistea entzun

GEURE KONTU

Ekonomia ere txertoaren zain

Beharginak Milango tren geltokian, birusaren aurkako neurriak hartuta.
Beharginak Milango tren geltokian, birusaren aurkako neurriak hartuta. MARCO OTTICO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2020ko martxoak 1

Bukatzear den asteak arrasto argiagoa utzi du koronabirusak ekonomia zenbateraino kutsa dezakeen aurreikusteko. COVID-19 ez da jadanik Txinaren arazo bat, munduan zabalduz doan pandemiaren aurrekoa baizik. Horrekin batera, ekonomia globalari uste baino gehiago eragiteko gai bihurtu da. Burtsetara begiratu besterik ez dago: indize nagusiak amildu egin dira, eta 2011az geroztiko aste okerrena osatu dute. Brent petrolio upela, berriz, 50 dolarrera jaitsi da. Beldurra dago, eta ez soilik gizakien osasuna dela eta, baita gizakien patrikari begira ere. Hala, plazaratzen hasi dira koronabirusa ez ote den izango 2008ko Atzeraldi Handiaren pareko lurrikara bat eragingo duen lehergarria, orduan subprime hipotekak izan ziren moduan.

Gaur-gaurkoz, gehiegi da halakorik baieztatzea, ez baita ezaguna noiz bukatuko den birus kutsakorraren krisia; hots, zenbat iraungo duen pertsonen/langileen mugimenduak murrizten dituen egoerak. Hain zuzen, Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Batzordeak eta potentzia ekonomiko garrantzitsuenek muzin egin diote galeren aurreikuspen zehatzak emateari, baina gehienek aintzat hartu dute urtearen bigarren erdian ekonomia normaltasunaren bidetik joango dela berriro; alegia, koronabirusaren oldarraldia iragana izango dela jaso dute beren bide orrietan. Paperak edozeri eusten dio, baina ikusteko dago ekonomia globala kutsatzen ari den birus matxino bati eutsiko ote dion.

Mikroskopioa euskal enpresetan jarriz gero, Confebaskek aitortu du begien bistakoa dena: Txinan lantegiak dituztenek —Mondragon taldeko kooperatibek 22 fabrika dituzte— kalteak izango dituztela. Txinak sufritu du gehien orain arte, ez bakarrik osasunaren esparruan, baita ekonomiarenean ere. Lantegi ugari itxita egon dira edo daude, agintaritzak ezarritako berrogeialdiak hala beharturik, eta orain aste batzuk plazaratzen hasi zen galderak badu erantzuna. Bai, osagaien potentzia izaki, Txina ekoizpen kateak eteteko gai da bere mugetatik kanpo ere. Japonian eta Hego Korean gertatu da, eta sektore kaltetuena autogintza da. Izan ere, Asiako erraldoia da auto fabrika handiena munduan.

Berrogeialdiak, erronka handia

Baina Txinako galerak aspaldian daude jasoak multinazionalen koadernoetan, Euskal Herrikoak barne; kontua da COVID-19a arazo ekonomiko global larri bihurtu dela Txinako mugak gainditzearekin bat, eta nekez aurreikus daitezke ondorioak orain. Ziurgabetasun horretan dago giltzarria ulertzeko ekonomia 2008ko krisiaren pareko agertoki batera abiatu daitekeela esaten dutenen azterketak.

Lombardian (Italia), Europaren bihotzean, lantegi ugari itxita daude joan den ostiraletik. Autogintzako osagaiak egiten dituzten lau enpresa handi daude eremu horretan, eta gertatzen ari denaren neurria eman du asteon Iruñeko Volkswagenen zuzendaritzak iragarritakoa: aldi baterako enplegu erregulazio bat. «Badaezpada egindakoa» da, enpresaren esanetan, Italiako hornitzaileen egoera larriak ekoizpen katea etengo duelakoan erabakia (sindikatuen oniritzia lortzen badu).

Hornitzaile horien lantegiak itxita baitaude derrigorrezko berrogeialdiak direla eta. Koronabirusa ez da oso hilgarria, baina bai oso kutsakorra. Horrek berrogeialdi zorrotzetara derrigortzen ditu agintariak, zenbat eta denbora gehiago eutsi pandemia lehertu gabe, orduan eta gertuago egongo baita birusari aurre egiteko botika edo txertoa. Kontua da pertsonen joan-etorrien debekua arrisku handia dela ekonomia globalizatuarentzat, langileen joan-etorria murriztea baitakar eta, domino efektu batez, merkantziena ere bai. Beldurrak berak (edo zuhurtziak) eragiten duen hautuak bere pisua dauka bidaiak ez egiteko ere, hegazkin konpainiak eta turismoarekin lotutako industria datu deigarriez gogorarazten ari diren moduan.

Europarentzat koronabirusa ez dela brexit-aren pareko arazo bat uste zuen Confebaskeko buru batek joan den igandean. Interesgarria litzateke jakitea uste horri eutsiko liokeen gaur.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iberdrolaren Wikinger parke eolikoa, Alemaniako uretan. ©IBERDROLA

INDUSTRIA KRESAL HAIZETAN

Irune Lasa

Energia berriztagarriak behar dira, gero eta gehiago, ahalik eta gehien. Argindar 'garbia' lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Eta hor dago euskal industria.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Bretainiako hainbat arrantzalek sorgailu eolikoen oinarriak jartzen dituen itsasontzia inguratu zuten maiatzean. ©BERRIA
Artxiboko irudian, laneko heriotza bat salatzeko elkarretaratzea Iruñean ©Inigo Uriz / Foku

Behargin bat hil da Bergaran

Irune Lasa

Markinako behargin bat hil da Bergarako Fagor Ederlanen lantokian «lan istripu ez traumatikoan», salatu du LAB sindikatuak. Beharginak 44 urte zituen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.