Zihara Enbeita.
LARREPETIT

Ez dut ezer kontatzeko

2016ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Ba ez ba. Gaur ez dut ezer kontatzeko. Alferrik etorri zarete txoko honetaraino. Gaur ez dut ezer azpimarratzekorik, ez nabarmentzekorik. Ez dut ezelango kritikarik, salaketarik egiteko. Ezta poesiarik ere idazteko. Nahiago dut begira-begira egon. Egonean egoten ez dakit, baina nahiago dut berba baino entzun, aditu. Erakutsi edo kontatu baino ikusi, behatu. Sentitu. Berba larregi egin dut den guztiaz. Galderak egin aurretik erantzun ditut azkenerako. Entzun orduko eztabaidatu ere bai behin baino gehiagotan. Isil-isilik geratu nahi nuke gaur. Nekatuta nago. Egunerokotasunaren borroka gogorregia da azkenerako. Bizi garen lekukoak izateagatik, euskaraz bizi nahi izateagatik, emakumea izateagatik, seme-alabentzako bestelako hezkuntza baten alde egiteagatik... Norberak bakarrik arraun parearekin itsasontzitzar bat mugitu nahiko balu legez. Arraun eta arraun eta itsasontzitzarrak zirkinik ere ez. Eta, gainera, barre egiten digula dirudi.

Eta diskurtsoak idaztea eta konferentzia antolatzea tokatzen zaigu egunero, une oro. Egiten dugun hori, esaten dugun hori, justifikatu beharraren beharraz. Besteena delako ohikoa, normala. Gurea ez da normala, eta, beraz, ondo azaltzea komeni. Denek ulertzeko moduan. Eta autorez eta pedagogoz eta izen ilustrez beteakditugu gure buruko artxiboak.Esaldiz, pasartez eta ikerketaz. Badaezpada, banketxera mailegu eske doanari legez abala eskatzeko beldurbagina legez. Baina zer da bada normaltasuna? Aspaldi-aspaldi irakurri nuen legez, jende oso arrarozbetetako ezkutalekua omen da normaltasuna.

Eta ez, ez nuke ezkutaleku bitxi horretan sartu nahi, baina lasaitasun apur bat eskertzen da batzuetan. Ematen dugun pauso oro arrazoitu beharrik gabe. Beti baimena eskatzen ibili beharrik gabe. Eta zer kontatu behar dizuet zuei bada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.