Hendaiak hautagaitza aurkeztu zuen 2024an Parisen jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako prestakuntza gune izateko, eta hautatu egin dutela adierazi du udalak.
2024 Jokoen Lurra izendapena eman diote Lapurdiko herriari, Jean-Michel Arruabarrena Kirol eta Gazteria Sailaren ardura duen hautetsi eta hautagaitzaren koordinatzaileak azaldu duenez. Izendapen hori lortzen duten udalerriek euren kirol instalakuntzak erabiltzen utziko diete kirolariei Jokoetarako prestatzeko, 2024ko uda bitartean.
Hendaian bost kirol prestatuko dituzte: zazpiko errugbia (Hondarraitz estadioan), tenisa eta aulki gurpilduneko tenisa (Tenis Klubean) eta eskubaloia eta botxak (Irandatzeko kirolgunean).
«Herriko etxean egin dugun lan handiaren emaitza eta onarpen ederra dugu hori», adierazi zuen atzo Jean-Michel Arruabarrenak.Parisen jokatuko dira 2024ko Olinpiar Jokoak. Baina antolakuntzak erabaki du horien prestaketa sakabanatzea. Hendaiaren hautagaitza aztertuta, ondorioztatu dute herriak badituela nazioarteko kirolariak eta taldeak hartzeko baldintzak. Horrez gain, atletentzat egokiak diren garraio, egoitza eta jatetxe sareak badituela adierazi dute.
Hendaia hautatu dute Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoak prestatzeko gune gisa
Bost kirol prestatuko dira Lapurdiko herriko hainbat gunetan. Herriko etxeak izendapena lortzeko egin duten lana nabarmendu du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu