Gaur hasiko da finalerdietako ligaxka, Labriten
Gaur ekingo diote Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkari. Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Jon Ander Peñaren eta Jon Mariezkurrenaren aurka ariko dira Labriten (17:15, ETB1). Ligaxkan, Aspekoek bi partidak irabazi zizkieten Baikokoei, baina bakar batean ez zen aritu Mariezkurrena II.a, mina baitzuen eskuin eskuan. Kanporaketetan erakutsi du erabat osatuta dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu