Danele Sarriugarte.
LARREPETIT

V

2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Astearte gaualderako txukun-txukun nituen etxeko lanak eginda, zutabe baikorrago bat nahi nuen behingoagatik, karaktereak patxadaz pentsatu lagunei pasatu ahal izateko erredakziora bidali aurretik irakur zitzaten, osteguna topera beteta neukala kontuan hartuta gainera, ai oi ai, ordutegi aldakorren tetrisak. Iluntzean etxeranzkoan otu zitzaidan kontzeptua, hizki soil bat kasu honetan, V-a, protestarekin lotuta, letraren genealogia labur-labur bat. V for Vendetta filmeko Guy Fawkes maskaratik hasita, Anonymousen aurpegietan; kataluniarrekin jarraituta noski, forma horixe eraiki baitzuten erpineko hautestontzi sinbolikoak erreal bilakatzeko asmotan eta espero zitekeen eran iritsi den Auzitegi Konstituzionalaren debekuari ere V-ekin erantzun baitiote Ara és l'hora kanpainakoek, Vull aditza ardatz. Horra arte, Sarriugarte, aurreikusgarria dena. Hala ere, azken V bat erreskatatu nuen hemerotekatik, #eskerrikaskoVelasco fenomenoaren pozñoarena U11n, bai baitirudi oraingoan ere debekuak berrindartuko duela desobeditzeko beharra, desobeditzearen zentzu erabatekoa, akaso oraingoan ere ikusiko dugula, Bilbon ilusioz ikusi moduan Katalunian ere: argazki historiko bat.

Hara non, baina, kontrako eztarritik joan zitzaidan herenegun eguerdian garai batean umorez eskertu genuen horixe bera, amaitzen ez den ehiza honen azken kapituluan, Interneteko bertsioan, bazkide eta lagun nauen Topatu hedabideko hiru kide auzipetu ditu-eta Auzitegi Nazionaleko epaileak, terrorismoa goratzea egotzita, zer eta, informazioan eta adierazpenean jarduteagatik. Bihoazkizue talaia honetatik nire maitasun beroena eta besarkada estuena, gogoratu V-rekin idazten dela, halaber, besteak beste geure Federicitarraren izena. Berarekin batera diogu ez garela isilduko, segituko dugula oraina kontatzen: gora sorginak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.