Eneko Gorri.
LARREPETIT

Pedagogiaz

2015eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Larunbatean, milaka lagun Baionako karriketan ibili dira bereiz ez doazen Herriaren eta Hizkuntzaren alde. Indar erakustaldi hori testuinguru «erabakigarri» batean antolatua da: Ipar Euskal Herria berregituraketa administratiboaren giro bete-betean da. 158 udalerriak batuko lituzkeen Herri elkargoa ernaldian da. Sigla berriak (HELEP, NOTRe, SDCI…) eta dialektika bilkuretatik ateratako argumentuak eztabaida publikoa inbaditzen ari dira. Pixkanaka egutegia finkatzen ari da eta bakoitzaren posizionamenduak argitzen.

Iritzi publikoaren bataila abiatu da, «bidegurutze» horretan «aukera historiko» hori ez galtzeko. Beste hamaika kasketen artean Hautetsien Kontseiluko lehendakari den Etchegaraik herri elkargoen itzulia abiatu du beilari makila eskutan, erabakitzaileen konbentzitzeko. Batera plataformak, bere aldetik, herrietatik pasako den karabana baten bidez herritarrengana jo nahi du. Gai tekniko horren aitzinean, pedagogiaz jokatu behar omen da, giroa baretuz eta argumentuak desideologizatuz.

Baina nork konbentzituko du ametsez betea den hogei urteko militantea edo bere sinesteei uko egin ez dien 60 urteko independentista Herri Elkargo horretan dela gakoa? Noiz esplikatua izanen zaigu egituraketa horrek zein aldaketa ekarriko duen epe laburrean eta zein ate ireki dezakeen epe ertainean? Zergatik ez zaigu xeheki erraten garen egoeran eta egun bat galdu gabe zergatik horren behar gorria dugun?

Etxe barneko izpiritu dudakorrei egokitutako argumentazioa ere hedatu behar da. Aldaketa prozesu horretan buru-belarri ari diren militanteen kalitateak ezagutuz, segur naiz esparru hori ere landua izanen dela, baina duda-mudak laster barreiatzen dira. Eta gurean «etorkizuneko makro-eskualdean pisu bat ukaitea» edo «prefeta jaunak egindako proposamena» izateak ez dute pisu handia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.