Kattalin Miner.
LARREPETIT

Marra pasatzeaz

2015eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Benetako kulturzale guztiek begiak Zinemaldian paratuak dituzuen artean, bigarren mailako fikziozaleok (alegia telesail yankiak irensten ditugunok) begiak Emmy Sarietan genituen.

Sorpresaz beteriko gaua izan zen, adituek diotenez, irabazleak bestelakoak izan omen dira. Esaterako, drama saileko aktore nagusiaren saria Viola Davisek jaso du.

Baina sorpresa, familiari eskerrak alde batera utzi, eta edukiz beteriko hitzartzearekin heldu zen. Ziurrenik oso argi zuelako gainontzekooi pasatu zitzaigun huskeria bat, hain zuzen, Emmyen 67 edizio behar izan direlasari hau emakumezko beltz batek lehen aldiz irabazteko.

Sari honek, ordea, ez zuen Davis 2002an Halle Berryk Oscarra irabazi zuen lehen emakume beltza izan zenean bezain ezustean harrapatu, eta horregatik agian, ez «oh my god»-ik, ez negar-zotinik.

«Nire buruan marra bat irudikatzen dut. Eta marra horrez bestalde, zelai berdeak ikusten ditut, lore ederrak, eta emakume lirain zuri bat niri besoak zabalduz, marraren beste aldetik, baina ez dakit nola heldu horra. Ez dakit nola gurutzatu marra hori. Harriet Tubman, XIX. mendea».

Aipuaren ostean: «Ezinezkoa da Emmyrik irabaztea existitzen ez diren paperekin». Eta eskertzak beltzak pertsonaia nagusi bilakatu dituzten zuzendariei.

Ezinezkoa da, beraz, besteontzako, emakumeontzako, beltzentzako, lesbianontzako, klase lokaztuarentzako, herri zapalduentzako paper nagusirik existitzen ez diren jokoetan irabaztea. Horregatik azpiratuok halako lata imajinario berriak sortzearekin, balizko agertokiekin, herri askeekin, estatu feministekin, emakume burujabeekin, posibleekin. Ezingo dugulako inoiz irabazi, ez baditugu jokatu nahi ditugun paper posibleak sortzen.

Ez dakit gure belaunaldietakozenbat edizio beharko ditugun horretarako, baina joan gaitezen prestatzen, noizbait marra pasatu nahi badugu behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.