Musika. Torheit

'Torheit'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Buru Beltz Fest jaialdiari esker kokatu genuen mapan Nafarroa Behereko Suhuskune herria. Metal, hardcore eta rock gogorraren harrobi txiki edo harribitxi gisa ere har genezake. Torheit boskotea da gaur egungo enbaxadorea. Hurmurao bandak utzitako hutsunea bete dute argitaratu berri duten lehen diskoarekin. Denboran eraikitako doinuen arkitektura azal zuri batekin estali dute, eta bertan irudi abstraktu bat ikus daiteke. Pasartez, erritmo aldaketaz eta gordintasunez beteriko hamabi kantu ditu estreinakoak. Gojira lapurtarren eskolan ikasi ostean, izaera propioaren bila abiatu dira. Saiakera horretatik nabarmendu daitezke On what, Vanity, Epaile —euskarazko abesti bakarra—, Dissect eta The Void. Bakoitzak du berea, eta eurenak badu distira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.