Musika. Togo All Stars

'Togo All Stars'

Diskoetxea: Excelsior Recordings

Andoni Tolosa.
2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Higlifearen eta afrobeataren domeinu nagusien artean kokatuta, Ghana eta Nigeria artean, hain zuzen ere, Togoko musikariek ez dute oihartzun handirik lortu beren herrialdetik kanpo. Supertalde honek madarikazioa hautsi du disko honen bidez. Aipatu bi estiloezgain, diskoa hain ohikoa egiten ez duten rock, pop eta dantza musiken eraginek nabarmentzen dute kantu bilduma hau, erakargarriago eginez, nahiz eta munduko diskorik originalena ez izan. Askotarikoa da, bederen, eta estimagarria da oso horrelako diskoetan.

Musika afroekin bakeak egiten lagunduko dizun disko horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.