Musika. Joseba B. Lenoir

'Instroak Vol.3'

Diskoetxea: Erraia.

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Proiektu berezi batean hartu du parte Joseba B. Lenoir musikariak bere Instroak Vol.3 lan berriarekin. Izan ere, bakarka argitaratu duen hirugarren lan instrumental honetako zortzi abestiak Larraitz Zuazok zuzenduriko Bai, bagara dokumentalerako espresuki konposatuak dira. Beratarrak, aurreko lanetako ildoari jarraituz, rock doinuz beteriko lan bat plazaratu du, eta azaltzen diren ia instrumentu guztiak berak bakarrik jo ditu—bateria salbu, Felix Buff izan baitu lagun lan horretan—. Inongo sorpresarik hartuko ez badugu ere, Joseba B. Lenoirrek jakin izan du, bere-berea duen estiloa mantenduz, errepikakorra ez izaten, izaera berekoak baina guztiz berriak suertatzen baitzaizkigu azken lan honetako abesti guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.