Musika. Addar

'Sugarra'

Argitaratzailea: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Rock-and-rollak hiltzen eta izorratzen jarraitu behar duela kantatzen zuen talde adoretsu batek. Urte batzuk pasatu dira, eta, zorionez, euskarazko rockak bere horretan jarraitzen du. Bermeoko Addar laukote gazteak bide hori hartu zuen duela bi urte, eta Sugarra da aurkeztu duten lehen lana. Bilboko Koba estudioetatik bost kantu heze eta freskagarri atera dituzte. Xanpe teknikariak lan on bera egiten du hasiberri zein beteranoekin. Eskandinaviako rock bizia aldarrikatzen dute kostaldekoek, abiadura azkartuz eta motelduz. Argi ala Ilun eta Ez da Galdu Ezer dira horren eredu, eta Rock City izango da ziurrenik beraien ereserkia. Kuraia, Sexty Sexers eta Eskean Kristo taldeak gustuko dituzten musikazaleek estimatuko duten diskoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.