Musika. Melenas

'Días raros'

Diskoetxea: Elsa Records- Snap! Clap! Records.

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Iruñeko laukotea Euskal Herriko pop talderik onena dela baieztatu nuen orrialdeotan, 2017an argitaratutako estreinako lan homonimoaren harira —Getariako Oki Moki ere lehen postu horretatik gertu dago, baina oraindik ez dut bikotearen lan berria osorik entzun—. Bada, tximaluzeen bigarren ahalegin hau aurrekoaren maila berean dago, ilunagoa, psikodelikoagoa eta germaniarragoa izanagatik ere. Ondorioz, lan sakonagoa eta konplexuagoa da. Teklatuen presentzia nabarmen hazi da, eta pasarte lisergikoak loratu dira. Haatik, lehenengo diskoko pop trazak ere antzematen dira grabazio berrian, tartean, No puedo pensar gitarrazalea. AEBetan Trouble in Mind diskoetxeak plazaratu du. Itzela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.