Fatoumata Diawara

'Maliba'

Diskoetxea: Montuno Producciones.

Andoni Tolosa.
2022ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Laugarren bakarkako lan luzea du Fatoumata Diawara maliar kantariak, 2011n estreinako Fatou izugarri hura kaleratu zuenetik. Orduz geroztik, Maliko kantari ezagunenetako bat bilakatu da, eta ez ditu zapuztu lehen disko harekin sortutako interesak. Maliba honetan, Tinbuktuko liburutegiko eskuizkribuak hartu ditu oinarri; gehienak suntsitu egin zituzten islamistek hiria hartu zutenean, 2012an. 600 urte baino gehiago dituzten testu horietan goraipatzen dira, besteak beste, hezkuntzaren garrantzia jendarte indartsu bat osatzeko, emakumeen rolaren garrantzia edota batasunaren ezinbestekotasuna aurrera egiteko. Beraz, gaur egungoak izan zitezkeen gaiak kantariaren ahots bikainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.