Azokak

Playmobil jostailuak erakusgai

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Alemanian 1970eko hamarkadan sortu eta mundu osoan ezagunak egin ziren Playmobil jostailuak. Asteburu honetan, Bilboko San Frantzisko auzoan ikusgai izanen dira, Mariaren Bihotza komentuko aztarnategian eginen duten salmenta eta erakusketa azokan. Zenbait gai jorratuko dituzte dioramen bidez: Disney, telebista saioak, Eguberriak... Gainera, jokoak ere eskainiko dituzte. Antolatzaileek playmobil sorta bat banatuko dute zozketa bidez, photocall-ean argazkia egin eta sare sozialetan jartzen duten guzien artean.

Click azoka



Gaur, 11:00etatik 19:30era, eta, bihar, 11:00etatik 15:00etara, Bilboko Mariaren Bihotza komentuko aztarnategian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.