Jaialdia

Grafitiaren artea protagonista

2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Grafitigileen topalekua izango da gaur Basauri (Bizkaia), Urban festa antolatu baitute, hamaikagarrenez. 11:00etatik aurrera, grafiti erakusketa ikusgai jarriko dute, 20:00ak arte. Baina, erakusketaz gain, tailerrak egingo dituzte, celograff izeneko teknika ezagutzeko, hainbat adituk gidatuta. Zuzeneko musikaz ere gozatu ahal izango dute hara joandakoek, Bihurri Dub Sound System, Erruki Jauna eta Frakture taldeek girotuko baitute festa. Amaitzeko, Batalla the stylos izeneko txapelketa egingo dute: bikoteka, grafitirik onena egiteko lehiatuko dira parte hartzaileak denbora tarte labur batean.

XI. Basauriko Urban festa

Gaur, 11:00etatik 20:00etara,Basaurin (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.