Festa

Maskaradaren geltokia, Muskildi

2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Muskildin (Zuberoa) egingo du geldialdia gaur Mauleko gazteek antzezten duten maskaradak. Herriz herri ari dira Zuberoa zeharkatzen, udaberriari ongietorria kantu eta dantzen artean ematen, eta muskildiarren txanda izango da gaurkoan. Ohi bezala, goizean barrikadak egingo dituzte, eta herritarrek jarritako oztopoak gainditzen ibiliko dira, etxez etxe jaten eta edaten duten bitartean. Gero, 15:30etik aurrera egingo dute antzerki nagusia, herriko plazan. Arizaleak bi taldetan banatuko dira, eta gorrien eta beltzen emanaldia orduan hasiko da, ikusleen gozamenerako.

Maskarada

Gaur, 15:30etik aurrera, Muskildin (Zuberoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.