Sanferminak Iruñean. PERTSONA NORMALEN FESTA

Esnatzean, han zen dinosauroa

Iker Tubia -

2019ko uztailak 11
Estafeta karrikan sumatu zen. Terrazak paratzeko tokirik ez dagoenean, mahaiak ordezkatzen dituzten kupel hutsen gainean konbinatuak eta garagardoak ziren. Halako batean, uhin txiki bat marraztu zen edarien gainaldean. Segundo gutxira beste uhin bat, eta beste bat. Kupelek dardara txiki bat egin zuten gero. Handitu zen dardara. Kopak kupelaren ertzera irristatzen ziren, dinbili-danbala, dantzan. Orro batek hartu zuen karrika: Tyrannosaurus bat aske zebilen Iruñeko Alde Zaharrean. Neska-mutil zuri-gorriek oihuka ihes egiten zioten, izuturik, karrikan gora. Uztailaren 9a zen. Zezenik gabeko entzierroa sanferminetan.

Ekainaren 15ean normaltasuna bueltatu omen zen Nafarroako hiri buruzagira, «pertsona normalen» gobernua eratzearekin batera. Normaltasunaren sanferminetan, norma hautsi zuten dinosauroen entzierroko gazteek. Ez da normaltasunaren sanferminetako anormaltasun bakarra izan: uztailak 8 zituen. Tafalla urpean uzterainoko ur erauntsia bota zuen. Zezen plazan txankletak, bainujantzia eta toallarekin sartzen hasi ziren peñetako kideak. Sarrerako gizonak argibideak ematen zituen: «Ongi etorri Iruñeko ur parkera! Oraintxe hasiko da kanoa bidaia, bukaeran dago Tutuki Splash, eta koltxonetak lehenbizikoan eskuinera hartuta». Azkenerako, zezenketarik ez igerileku monumentalean, baina parranda bai harmailetan. Zezenik gabeko zezenketa sanferminetan.

Eta hala, normaltasun osoz ikusi izan dugu aurtengo bestetan zezenak erabiltzeko beharrik ez zela sanferminak ospatzeko. Gutxi iraun du ametsak. Esnatutakoan, dinosauroak han jarraitzen zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna