Bertsolaritza

Bertsoak eta ipuinak, hiria ezagutzeko

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bertso saio berezia izango da bihar Bilbon, Artxandako funikularrean, 12:00etan. Izan ere, Bizkaiko bertsolari txapeldun Onintza Enbeitak eta Alabazan taldeko ipuin kontalariek gidatutako bisita berezi bat izango da. Artxanda «inoiz ez bezala» ezagutzeko aukera izango da. Batetik, Enbeitaren bertsoek lagunduta igoko dira haraino, funikularra barrutik ezagutuz, eta, bestetik, aspaldiko istorioak kontatuko dituzte Alabazaneko kideek, «izan zitezkeenak, izan zirenak eta gaur egun oraindik ere badirenak». Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea kulturabarrutik.eus webgunean.

Onintza Enbeita eta Alabazan



Bihar, 12:00etan,Bilboko Artxandako funikularrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.