Azoka

Onddoak nonahi, goiz eta arrats

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Gaur eta bihar, onddoak izango dira nonahi Larraintzarren; izan ere, Onddoaren Eguna egingo dute. Eskaintza zabala egongo da: gaur, esaterako, bisita gidatuak egingo dituzte, 09:30ean. Ondoren, 13:00etan, jaki mikologikoekin eginiko garagardo dastaketa egingo dute. Bihar ere askotariko eskaintza izango da jaialdian: 08:30etik 15:00etara jarduera ugari prestatu dituzte: erakusketa bat, ziza azoka, haurrentzako txokoa, motozerrarekin eskulanak egiten ikasteko tailerra eta sari zozketa. Ziza azokan, zizak, boilur freskoak eta zizez egindako hainbat produktu egongo dira salgai.

Onddoaren Eguna

Gaur eta bihar, goiz osoan,Larraintzarren (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.