EITBk arreta berezia jarriko du Euskaraldian

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
EITB taldeko hedabideek luze eta zabal emango dute Euskaraldiaren berri, gaur hasi eta abenduaren 4ra bitartean. Gaur goizean, ETB1eko Egun on Euskadi saioan, Arrate Illaro Euskaraldiaren zuzendaria elkarrizketatuko dute. Arratsaldean, berriz, Kike Amonarriz gonbidatuko dute Biba zuek! saiora. Amonarrizek berak idatzitako Euskararen bidegurutzean liburuaz mintzatuko dira bihar Arte[faktua] literatur saioan (13:00). Datorren astean, Euskaraldia: gehiago saioaren atal berri bat emango dute, eta Euskaraldiarekin lotutako gaiak landuko dituzte Ahoz aho saioan. Baita Eztabaidan programan ere. Euskadi Irratiko Faktoria eta Radio Euskadiko Graffiti saioetan, Ahobizi eta Belarriprest izatea erabaki duten herritarrekin hitz egingo dute egunotan. Donostiako Tabakaleran egunotan egingo dituzten hitzaldiekin bat egingo dute Euskadi Irratiko Baipasa eta Radio Euskadiko Boulevard saioetan (streaming bidez ere emango dituzte). Gainera, EITBk erakunde gisa hartuko du parte ariguneak sortuz .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.