Musika. Vidres a la Sang

'Set de Sang'

Diskoetxea: Hecatombe Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Existitzen dira katalanez abesten duten muturreko taldeak. Vidres a la Sang da horren erreferente. Etenaldi luze baten ostean itzuli dira Terrassakoak. Zortzi urteko isilunea Set de Sang laugarren disko paregabearekin hautsi dute. Iraganeko ohitura onak mantendu dituzte proposamena egokitzearekin batera. Miquel Marti i Pol idazlearen poemak musikatu dituzte, atmosfera bereziko death eta black metalarekin. Euskara hizkuntza gordina eta aproposa omen da metal doinuetarako. Baita katalana ere. Eloi Boucherie musikariaren erraietatik atera diren kantu berriak ederrak dira. Esaterako, Els vents bufen a favor, Mirare de no tornar-me a perdre eta El poble redemptor. Martxoaren erdialdean Portugaleten ariko dira zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.