Musika. Mooon

'Safari'

Diskoetxea: Bickerton Records.

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Duela sei urte inguru abiatu zuten De Jong anaia herbeheretarrek Mooon egitasmoa, Timo Van Lierop lehengusuaren laguntzaz. Ordutik, iraupen luzeko bi disko grabatu dituzte: Mooon's Brew, 2017an, eta Bickertonek plazaratu berri duen Safari hau. Hirigunetik naturarako bidaia lisergiko eta kontzeptuala da diskoa, eta 1960ko psikodeliaren osagai guztiak biltzen ditu; tartean, pop progresiboa, tropikalismo trazak eta ekialdeko espiritualtasuna. Diskoan bertan nabarmentzen denez, Dave Von Raven eta Marcel Fakkers ekoizleen lana ezinbestekoa izan da; gainera, hainbat instrumentu jo dituzte: sitarra eta melotroia, besteak beste. Pop eta folk psikodelikoz kargatutako eztanda kaleidoskopiko honek acid-trip baten efektuak eragingo ditu entzulearengan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.