Musika. Herra

'Egun Ilunak'

Diskoetxea: Auto-ekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Basoa gauez gurutzatu behar da argia ikusteko. Ibilbide hori egiteko ezinbestekoa da Herra arabarren Egun Ilunak disko laburra osorik entzutea. Lau pauso sakon eman behar dira. Lohiak ez du erritmoa azkartzen uzten, harrapatzen zaitu. Gainera, oztopo guztiak gainditu arren, argitasuna ez dago ziurtatuta. Gordintasuna eta melodia. Groove metala eta metalcorea dute oinarri, eta bi erreferente aipatu dituzte: Machine Head eta Sepultura. Eztarria Hodei abeslariak urratzen du, eta pasarte melodikoak OiƱaz gitarrak egiten ditu. Bi ahotsen bateragarritasuna da lau abestien bereizgarria. Antzekoa da formula; muturreko doinuek talka egiten dute errepika melodikoarekin. Amodioaren Zuloa eta Ametsen Taupadak dira kantu argitsuenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.