Godmother

'Josephine Foster'

Diskoetxea: Fire Records.

Andoni Tolosa.
2022ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Ez da erraza Josephine Foster Coloradoko kantari eta gitarra jotzailearen lana klasifikatzea. Hori ez da batere seinale txarra, batez ere alde batean folka, bestean pop musika, bestean psicodelia, eta bestean herri musikak jartzen badituzu. Dozena disko kaleratu eta gero, ez du ezer azaldu behar, dagoeneko bide propioa egin du, eta bide horretan bere ahotsak, eta hari lotutako nortasunak, hartu dute garrantzi nagusia. Baditu ahotsik klasikoenen oihartzunak, nabarmenak dira ekinbide alternatiboei luzatutako keinuak, musikalki oso molde akustikoetara jotzen du. Eta, batik bat, ez dago bigarren mailako kanturik. Disko borobila eta nortasun handikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.