Musika. Nizuri Tazuneri

'Zazpi'

Diskoetxea: Taupaka.

2019ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Urte askoan belaunaldi bat markatu duen rocka apaltzen doan heinean, doinu urbano bezala ezagutzen ditugunak indar handiz sartu dira gazteen gustukoenen artean, baita musikazale ez hain gazteon artean ere. Garai aproposenean azaldu zen, beraz, rap, trap eta elektronika doinuak jorratzen dituen Nizuri Tazuneri bikotea euskal eszenan. Maketa baten ondoren, 2017an lehen diskoarekin zeresana eman zuen bikoteak, eta orain, sorpresaz bigarren lan luzea argitaratu berri dute. Zazpi izeneko disko kontzeptuala 14 abestiz osatua dago, zazpi bekatu kapitalak eta beraien aurkakoak azalduz. Aurreko lanetako doinuak mantenduz eta hitzei garrantzia emanez guztion entzungailuetan sartzeko asmoz datoz, eta askorekin lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.