Musika. Durand Jones & The Indications

'American Love Call'

Diskoetxea: Dead Oceans.

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Soul klasikoa maite dugunok sekulako sorpresa hartu dugu Durand Jones & The Indications taldearen bigarren grabazioarekin; estilo ariketa bikaina egiteaz gain, kantu izugarriak ere biltzen ditu. Estatubatuarrek dozena bat doinu grabatu dituzte, zeintzuek maila aparta erakustenduten, eta, bikaintasun horren ondorioz, zaila egiten da bat edo bestea nabarmentzea. Haize eta soka konponketez jantzitako abestitzarrak dira, erlojuaren zehaztasunez jotzen duen bateriak bultzatuak. Nagusiki midtempo itsaskorrak dira, eta Curtis Mayfielden eragina ageria da; funk edo folk zertzeladak ere antzematen dira, besteak beste. Azkenik, ahots harmoniak azpimarratu behar dira, Durand Jonesen etorri ahaltsua ezin hobeto uztartzen baita Aaron Frazer bateria jotzailearen falsettoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.