Musika. Ezpalak

'Ezpalak'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Ez dira enbor bereko ezpalak. Talde bat sortu duten lau arotz dira: Eñaut Gaztañaga (Grises), Unai Eizagirre (Voltaia), Juango Berasain (Los Moths) eta Xabi Arrieta (Passepartout). 90eko hamarraldiko rock alternatiboaren erreferente gozo eta lakarrak xurgatu dituzte azalean ageri diren garroekin.

Diskoa osatzen duten bederatzi abestietan nabari dira eraginak eta omenaldiak. Laukotearen estreinako diskoan topatuko dugu Kaliforniako punk rock melodikoaren freskotasuna (Atarian eta Begiak itxita), post-grunge garaia (Ertza eta Ilun dago), noise pop pixka bat (Eztanda) eta aipaturiko hamarkada alternatiboaren azpigenero bilduma. Jarraitu zura lantzen, arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.