Musika. Niño de Elche

'Colombiana'

Diskoetxea: Sony.

Andoni Tolosa.
2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Bueltan da egungo flamenko kantaririk heterodoxo, konprometitu eta ausartena, Niño de Elche. Ez dira doan irabazitako superlatiboak, diskoz disko garatzen ari den ibilbide zentzudunaren emaitza baizik. Adibidez, azken Colombiana honetan, izpiritu berarekin heltzen die Hego Amerikako hainbat erritmori: cumbia, son, chicha, chacarera... eta lotsagabe uztartzen ditu hainbat palo flamenkorekin, esaterako, tangoekin, petenerekin eta colombianekin. Halako ezinegon musikala du, gai dela colombiana batean Maialen Lujanbio kantari jartzeko Beñat Axiariren laguntzarekin. Horrela jarrai dezala urte luzez Niño de Elchek, bideak zabaltzen bere lanen entzuleon irudimenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.