Jon Hopkins

'Music for Psychedelic Therapy'

Diskoetxea: Domino.

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Ekuadorreko Tayo kobazuloetan egindako egonaldi batean sortu zen disko hau grabatzeko ideia, beste hainbat sortzaile eta zientzialarirekin han egun batzuk igaro baitzituen Jon Hopkins musikariak, eta soinu ugari grabatu zituen bertan. Giro soinuak eta klasikotik nahiko gertu daudenak ere konbinatzen ditu, abesti hipnotikoak sortuz, esperimentatuz eta entzulea beste unibertso batera eramanez. Izenak dioen bezala, disko hau bidaia psikodelikoetan gidatzeko asmoz sortu omen zuen, baina, terapia eta substantziak alde batera utzita ere, bolumena igo eta etzanda, lasaitasunean entzuteko lana da, batek baino gehiagok meditatzeko ere balio dezakeela esan duena, baina guztiaren gainetik entzulea gozaraziko duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.