Sare sozialen garaiko artisautza

Artisau berri askok aurrez aurreko arreta lehenesten dute; halere, sare sozialak dituzte erakusleiho. Garai bateko teknikak erabiltzen dituzte, baina sarea dute bidelagun eta erronka.

BERRIA.
Olaia L. Garaialde.
2022ko martxoaren 8a
00:00
Entzun

«Instagramen bitxi bakoitzaren istorioaren berri eman nahi dut»
Marina Perez Beyneto Artisaua

BERRIA

Azal gogorra duen liburu potolo batekin ateratzen da beti kalera Marina Perez Beyneto artisaua (Sevilla, Espainia, 1999). Gustuko dituen hostoak hartu, eta liburuan gordetzen ditu, bitxiak egiteko. Sevillatik Bilbora bizitzera joan zenean, naturak «txunditu» zuela esan du: «Igotzen nuen Euskal Herriko mendi bakoitzetik izugarri gustuko nuen landare bat hartzen nuen, eta erretxinarekin lanean hasi nintzen. Igo ditudan mendien mapa moduko bat egin dut hostoekin». Bitxiak sortzen ditu kalean topatzen dituen hostoekin.

Loreak lehortzeko prentsa bat egin du etxean: bi xafla ditu, eta alboetan bi torloju. «Xaflen artean kartoizko xafla bat, sukaldeko papera, loreak, sukaldeko papera eta beste kartoi xafla bat jartzen ditut. Zoruan jartzen dut, eta gainean jartzen naiz, nire pisuarekin prentsatzeko», azaldu du. Formaren eta kolorearen arabera, liburutan sailkatzen ditu loreak. Bitxiak egiteko bi teknika erabiltzen ditu: «Bitxiaren markoen mugen arabera kapsulatu daitezke loreak; edo hostoari gainetik erretxina bota, hostoaren benetako tamaina mantentzeko».

Bere lana ez du estetikara soilik mugatu nahi; bitxien bidez kontzientzia piztu nahi du, eta, hala nola ekologismoa landu. Hostoez gain, birziklatutako oihalekin bitxiak egiten hasi da; eta beira edota beste material birziklatuak erabili nahi ditu. «Norbaitek gustuko duen bitxi bat ikusten badu, Instagramen bitxi bakoitzaren istorioaren eta jatorriaren berri izateko aukera izan dezan nahi dut», kontatu du Perezek. Horrez gain, webgune bat sortu nahi du, artista eta artisau gehiagorentzat ataria eta komunitatea izanen dena.

Sare sozialak erabiltzen ditu erakusleiho gisa; Instagram bereziki, baina aurrez aurreko harremanak nahiago ditu. «Ahalik eta jende gehiagorengana iristeko modua; gainera, COVID-19arekin zailagoa da jendearekin kalean hitz egitea». Hala ere, sare sozialen bidez esentzia galtzen duela sentitzen du: «Izugarri gustuko dut kalera joatea, turistekin hitz egitea, eta prozedura azaltzea; baina, diru sarrerak izateko, Instagram mantendu behar dut».

Hortaz, sare sozialak lan tresna gisa erabiltzen ditu, baina azokak nahiago ditu aukeran. Perezek «izugarri» gustuko du azoken mundua: «Azoketara joateko kontaktuak ditut; azoketara joan nahi dudanez, udan ez naiz etxera itzuliko». Proiektuari «gogor» eutsiko diola azpimarratu du. Etorkizunean Instagram kentzea espero du artisauak: «Ez dut gustuko, eta ez dakit erabiltzen; baina lan tresna baliagarria da».

Azal gogorra duen liburu potolo batekin ateratzen da beti kalera Marina Perez Beyneto artisaua (Sevilla, Espainia, 1999). Gustuko dituen hostoak hartu, eta liburuan gordetzen ditu, bitxiak egiteko. Sevillatik Bilbora bizitzera joan zenean, naturak «txunditu» zuela esan du: «Igotzen nuen Euskal Herriko mendi bakoitzetik izugarri gustuko nuen landare bat hartzen nuen, eta erretxinarekin lanean hasi nintzen. Igo ditudan mendien mapa moduko bat egin dut hostoekin». Bitxiak sortzen ditu kalean topatzen dituen hostoekin. @variegata.art proiektua sortu du bitxiak saltzeko.

Loreak lehortzeko prentsa bat egin du etxean: bi xafla ditu, eta alboetan bi torloju. «Xaflen artean kartoizko xafla bat, sukaldeko papera, loreak, sukaldeko papera eta beste kartoi xafla bat jartzen ditut. Zoruan jartzen dut, eta gainean jartzen naiz, nire pisuarekin prentsatzeko», azaldu du. Formaren eta kolorearen arabera, liburutan sailkatzen ditu loreak. Bitxiak egiteko bi teknika erabiltzen ditu: «Bitxiaren markoen mugen arabera kapsulatu daitezke loreak; edo hostoari gainetik erretxina bota, hostoaren benetako tamaina mantentzeko».

Bere lana ez du estetikara soilik mugatu nahi; bitxien bidez kontzientzia piztu nahi du, eta, hala nola ekologismoa landu. Hostoez gain, birziklatutako oihalekin bitxiak egiten hasi da; eta beira edota beste material birziklatuak erabili nahi ditu. «Norbaitek gustuko duen bitxi bat ikusten badu, Instagramen bitxi bakoitzaren istorioaren eta jatorriaren berri izateko aukera izan dezan nahi dut», kontatu du Perezek. Horrez gain, webgune bat sortu nahi du, artista eta artisau gehiagorentzat ataria eta komunitatea izanen dena.

Sare sozialak erabiltzen ditu erakusleiho gisa; Instagram bereziki, baina aurrez aurreko harremanak nahiago ditu. «Ahalik eta jende gehiagorengana iristeko modua da; gainera, COVID-19arekin zailagoa da jendearekin kalean hitz egitea». Hala ere, sare sozialen bidez esentzia galtzen duela sentitzen du: «Izugarri gustuko dut kalera joatea, turistekin hitz egitea, eta prozedura azaltzea; baina, diru sarrerak izateko, Instagram mantendu behar dut».

Hortaz, sare sozialak lan tresna gisa era- biltzen ditu, baina azokak nahiago ditu aukeran. Perezek «izugarri» gustuko du azoken mundua: «Azoketara joateko kontaktuak ditut; azoketara joan nahi dudanez, udan ez naiz etxera itzuliko». Proiektuari «gogor» eutsiko diola azpimarratu du. Etorkizunean Instagram kentzea espero du artisauak: «Ez dut gustuko, eta ez dakit erabiltzen; baina lan tresna baliagarria da».

«Instagram lagungarria da jendeak jarraitzeko eta ospea lortzeko»
Jon Ander NadalArtisaua

Naturatik tira eginez, zura du gustuko Jon Ander Nadal artisauak (Ordizia, Gipuzkoa, 1988). Burdingintza ikasketak amaitu, eta tailla ikasten hasi zen Donostiako Zurjole artisau akademian. «Burdina hotza da; egurrak berotasuna transmititzen du, eta goxoagoa da lan egiteko». Hortaz, @muuntaila proiektua sortzea erabaki zuen: bitxiak eta egurrezko taillak egiten ditu. Prozesuan autodidakta izan dela esan du: «Akademian egurra lantzen genuen, baina tailla egiten genuen. Bitxiak txikiagoak dira, eta diseinuan gehiago pentsatu behar da».

Erronka «handiko» bidea delako gustuko du artisautza: «Mendian asko ibiltzen naiz, eta egur zatiak topatzen ditut. Egur zati horiek maneiatzen eta moldatzen hasi nintzen». Orain, ordea, egur tropikaletan jarri du arreta, testura eta kolore «biziak» dituztelako. Sarean bilatzen ditu egur tropikal saltzaileak. Euskal Herrian topatzen ez dituenak: «Hemen pagoa eta haritza ditugu: pagoa oso zuria da, eta haritza ilunagoa da, baina oso gogorra lantzeko».

Laminatutako egur zatiak erabiltzen ditu. Horretarako, laminatuta erosi edo berak laminatzen ditu: «Azkenaldian mendian topatzen ditudan enbor zatiak erabiltzen hasi naiz». Behin laminatuta, kolarekin itsasten ditu, soka batekin estutuz sikatzen uzten ditu, eta forma ematen die. Horren ostean, diseinu baten arabera forma ematen die. Nadalen arabera, oso garrantzitsua da ondo lixatzea: «Akabera garrantzitsuena da, eta horrek eskatzen du asko lixatzea eta eskuz egitea». Azkenik, olioztatu egin behar da.

Bitxiei forma ematea ere «zaila» izan da Nadalentzat. «Hasieran, etxean nituen tresna txikiekin egiten nuen: gubiekin lanean, eskuz lixatzen eta eskuzko zerra batekin». Geroz eta gehiago erabiltzen zituenez, lixatzeko eta mozteko makina elektrikoak erosi ditu, saldu dituen gauzekin: «Lanaren parte handi bat makinarekin egiten da, baina eskulana da».

Zurjole artisau akademiako maisuak Nadalen lana hautatu zuen Zizurkilgo artisau azokarako (Gipuzkoa), eta bizipena &latquo;oso positiboa» izan zela nabarmendu du. Horrez gain, Ordiziako Oian-arte tatuaje estudioan bitxiak jartzeko aukera eskaini zioten. Han ikusgai daude, baina ez ditu saltzen. Beste toki bat bilatu nahi du erakusleihoa jartzeko eta saltzeko. Hala ere, oraingoz Instagramen jartzen du sortzen duena. Lagun baten gomendioa izan zen, baina aurrez aurreko harremana nahiago du: «Instagram lagungarria da jarraitzeko eta ospea lortzeko, baina eskuz eskuzkoa nahiago dut».

«Balioa eman behar zaio lanari, denboragatik eta eskuz egina dagoelako»
Nerea Perez del Notario Artisaua

Landetxe batera joan zen lagunekin Nerea Perez del Notario artisaua (Barañain, Nafarroa, 1994); han, bakoitzak tailer bat proposatu zuen, eta, horien artean, batek makramea irakatsi zien. «Oinarrizko gauzak ikasi genituen: hariak nolakoak diren, oinarrizko lokarriak, eta ondoren konfinatu gintuzten», azaldu du. Itxialdian Whatsapp talde bat sortu zuten makramea egiten jarraitu nahi zutenen artean: «Taldetik zalantzak eta bideoak bidaltzen genituen, eta tutorialekin edo antzekoekin ikasten genuen». Horrela sortu ziren @makramernes proiektuaren lehen hari izpiak.

Makramea egiteko lokarriak ezagutu behar direla nabarmendu du Perez del Notariok: «Lokarrien, estutasunaren eta lokarria egiten duzun norabidearen arabera forma bat edo beste sortzen da». Hala ere, esan du hasierako ideiak eta emaitzak ez dutela bat egiten: «Inoiz ez da ateratzen nahi duzuna, baina gauza bereziak ateratzen dira».

Bitxien atzean «lan handia» dagoela nabarmendu du: «Belarritako sinpleena egiteko berrogei hari inguru behar dira. Piezan muntatu behar da bakoitza. Uztairik gabe hastekotan, hari guztiak pintza batekin lotu behar dira, baina batzuetan eskapatzen dira». Materiala prestatu eta dena kokatzea da zailena.

Makramernes proiektuko kideek ez zuten Instagram sortu produktuak saltzeko, baizik eta haien artean egiten zutena erakusteko: «Egiten genuen edozein gauzarekin pozten nintzen. Jendea hasi zen Instagramen jarraitzen, eta behin batek galdetu zigun ea zenbatetan saltzen genituen». Ez zekiten oso ondo bitxiak zer preziotan saldu, helburua ez zelako saltzea. Hasieran prezio «sinbolikoa» jarri zioten, baina gero ikusi zuten ez zela errealista: «Apur bat igo genituen; baina, hala ere, baxuak ziren». Artisautzaren atzean dagoen lanaz eta garrantziaz mintzo da: «Balioa eman behar zaio lanari, denboragatik eta eskuz eginda dagoelako».

Makramernes proiektuko kideak atseden hartzen ari dira, eta soilik haientzat edo gertuko lagunentzat egiten ari dira bitxiak. «Behin baino gehiagotan gonbidatu gaituzte azoketara, baina, horretarako, material dezente behar dugu», azaldu du Perez del Notariok. Makramea egitea zaletasuna dela azpimarratu du: «Lana izango balitz, azoketara joango nintzateke. Hala ere, oso gogorra da». Lagun baten postuan belarritako batzuk jartzeko aukera izan zuen, eta kontent da lortutako emaitzarekin: «Benetako prezioa jarri nien, eta denak saldu ziren. Gainera, egindako lanari garrantzia eman zioten».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.