Musika. Aborted

'TerrorVision'

Diskoetxea: Century Media.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen atarian, Belgikako Aborted talde bortitza nabarmendu daiteke. Beldurgarria eta zaratatsua irudituko zaio bati baino gehiagori jorratzen duten death metal tekniko eta gordina. Ordea, gozagarria da belarri ez horren finak dituztenentzat. TerrorVision-ekin beraien izaera oldarkorra azpimarratu dute, beste behin ere. Ez da batere erraza musika gogorra erakargarri bihurtzea, baina haiek lortzen dute. Egitura konplexuak, eromena eragin dezaketen bateria zein gitarra bihurrikeriak, eta ahots urratu festa elkartzen dituzte. Farewell to the Flesh, Squalor Opera eta Altro Inferno zerrenda ikaragarri baten parte dira. Azaroaren 8an Miarritzeko Atabal aretoa bisitatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.