Musika. Cun Cun PrĂ¡

'Cimafunk'

Diskoetxea: Terapia Productions 2010

Andoni Tolosa.
2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
EP honekin artista kubatarrak erroak musika kubatarrean sendo finkatuta dituela adierazten du. El potaje kantuan, besteak beste, Omara Portuondok, Chucho Valdesek, Orquesta Aragonek eta Pancho Amatek hartzen dute parte. Aldarrikapen moduko bat da kubatar musikaren izar berria bilakatu den Erik Iglesiasentzat. Funka eta kubatar musika herrikoia uztartzea du helburu nagusia, eta bidean reggaetoia, hip-hopa, salsa eta bestelako musika afro-latinoak ibiliko ditu, maisutasunez, trebeziaz. Hori erakusten du disko labur honek. James Brown kubatarra dela diote... Asko esatea izango da, baina kantari gaztearen norabidearen pistak eman ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.