Musika. Tim Hart

'Winning Hand'

Diskoetxea: Netwerk Records.

Andoni Tolosa.
2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Tim Hart australiarraren bakarkako hirugarren lan hau folk-pop bikainez beteta dago. Boy & Bear taldeko kide ohiak, aurreko bi diskoen soiltasun akustikoa alde batera utzi, eta Australiako estudio musikaririk estimatuenetako batzuen laguntzarekin, kolorez betetako kantu bilduma osatu du. Ahots enpastatuen, melodia borobilen, erritmo ertainen eta istorio hurbilen zaleei 2021eko hasiera hau argituko dien diskoa da. Behin eta berriro entzutekoa eta folk-rock klasikoari keinu etengabeak egiten dizkiona. Kantu bakoitzak du bere mundua, eta, horrela entzunda ere, diskoak ez du galtzen osotasunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.