Musika. Ameba

'Elikatuz'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Usurbilgo rock eskola nabarmen gaztetu da, eta emakumeen presentzia areagotu. Ameba laukotea eta Natali Izagirre abeslaria dira horren erakusle. Amebak duela gutxi argitaratu du Elikatuz estreinako diskoa, eta hasiberrien freskotasuna du. Izan ere, duela bi urte elkartu ziren Malen Azpiazu abeslaria, Aritz Zabaleta gitarrista, Jon Mikel Azpiazu baxua eta Enara Eizagirre bateria. Musika zaletasunak eta herriko gazte dinamikek emandako bultzadari esker hasi ziren. Egia esan, etxeko rock sustraia ondo ezagutzen dute, eta Liher bandaren jarraitzaileak dira. Dena dela, bestelako doinuei ere tartea egiten diete. Pop melodiak, rap pasarteak, distortsio sendoak, soul ahotsak eta bossa nova pixka bat ere topa daiteke zazpi abestiko bilduma bizian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.