Musika. Morcheeba

'Blackest Blue'

Diskoetxea: Fly Agaric Records.

2021eko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Pop, trip-hop eta downtempo inguruetan talde aski ezaguna zaigu Morcheeba, eta bere ibilbide luzean hainbat aldaketa izan baditu ere, talde sendo eta heldua dela esan dezakegu. Horrelako diskoa dakarte besapean, hasierako rock, folk eta funk doinu apur horiek ere berreskuratuz, eta noizean behin baita jazz eta elektronika oinarriekin zipriztinduz ere. Betiere Skye Edwars abeslariaren ahots eztiarekin, doinu goxoak are atseginago egiten dituzte taldearen hamargarren lan luze honetan. Ezin hobeki sortu eta loturiko lana da, disko osoa jarraian entzun behar den horietakoa, konposizio eta produkzio lanak atentzio pixka bat merezi dute eta, lan izugarria baitago bertan. Goxoki sartu eta irenstekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.